Belaunaldien arteko Topaketak
Belaunaldien arteko topaketa horiek martxoaren 6, 7 eta 9an egingo dira Easo Politeknikoan.

Tailerrak, baratzarekin lotutako jarduerak, tailer kognitiboak eta Yoga saioak egingo dira.

Izena emateko, bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: easokobaratza@gmail.com

Easo Politeknikora nola iritsi ikusteko, begiratu esteka honetan: https://easo.hezkuntza.net/es/centro/localizacion

TAILERREN PROGRAMAZIOA:


BARATZEARI ETA LOREZAINTZARI buruzko jardunaldia – Martxoaren 6a

11:30-12:30 Belaunaldien arteko jokoak eta tailerrak, baratzeari buruzkoak

12:30-13:30 Atzoko eta gaurko baratzari buruzko ikasleen eta gonbidatuen testigantzak

13:30-14:30 BELAUNALDIEN ARTEKO BARATZEA: belaunaldien arteko landarea eta ereintza. Belaunaldien arteko mezua


SUKALDARITZA OSASUNGARRIARI buruzko tailerrak – Martxoaren 7a

11:30-14:30 ELIKAGAI OSASUNGARRI BERRIAK dituzten errezetak prestatzen

 

KIROL JARDUERAK – Martxoaren 9a

9:00-10:00 PILATES

10:30 -12:30 KAFEA BELAUNALDIEN ARTEKO SOLASALDIA