Adinekoen bi elkartetako boluntarioek esperientziak partekatzen dituzte zaintza komunitarioa indartzen jarraitzeko

Mirada Activa, Intxaurrondoko Aitona-amonen Etxea Adineko Erretiratuen Elkartearen eta Amara Berriko Gure Egun Sentia Adineko Erretiratuen Elkartearen proiektuetako boluntarioen taldeek topaketa bat izan zuten Amara Berriko egoitzan, esperientziak partekatzeko, loturak sendotzeko eta hauskortasun sozialeko, isolamenduko edo lotura komunitarioen galerako egoerak bizi dituzten adinekoei laguntzeko lanetik ikasten jarraitzeko.

Jardunaldiak bi proiektuetako boluntarioak bildu zituen bazkari informal baten inguruan, eta formatu hori topagune eta hausnarketarako gune gisa finkatu da. Saioan zehar, talde bakoitzak bakardade-egoerak detektatzeko, elkartekideekin harremanetan egoteko eta, hainbat arrazoi direla medio, komunitate-bizitzan zailtasun handienekin parte hartzen dutenei elkartea hurbiltzeko garatzen dituen ekimenak aurkeztu zituen.

Trukeak aukera eman zuen jardunbide egokiak partekatzeko eta ideia berriak sortzeko, hurbiltasunean, entzutean eta adinekoen ongizatearekiko konpromisoan oinarritutako laguntza-sarea indartzen jarraitzeko.

Partekatutako esperientzietatik haratago, boluntario guztiek gehien nabarmendu zuten alderdia adineko pertsonei lagundu ahal izateak ematen dien gogobetetze pertsonala izan zen. Konpromiso horrek erakusten du boluntariotza funtsezko tresna dela nahi ez den bakardadeari aurre egiteko, komunitate-loturak indartzeko eta elkarte zaintzaileagoak eta inklusiboagoak eraikitzeko.