Bazkideei zuzendutako zerbitzuak

Elkartekideen behar praktikoak ase nahi ditugu

Horretarako, entzute aktiboa eta zaintza pertsonalizatua oinarri hartuta, pertsonei laguntzen dieten profesional-taldea dugu.

Taberna/Jatetxea

Bazkari-zerbitzua, bai elkartekideentzat bai gure menuetan eskaintzen dugun kalitate/prezio ona probatzera animatzen den edonorentzat. Auzoari erabat irekitako zerbitzua da.

Kontsultatu elkarte bakoitzean ordutegiak eta atseden-egunak.
Elkarte batzuetan, eramateko janari-zerbitzua eskaintzen dugu.

Camarera mostrando una tarta de fresas

Masajea

Tratamendu terapeutikoak egiten dira masaje-teknika desberdinen bidez, arazo neuromuskularrak eta muskulu-eskeletikoak hobetzeko, toxinak kanporatzea erraztuz eta odol-zirkulazioa aktibatuz.

Masajista estirando cervicales de clienta

Podologia

Oinak zaintzea oso beharrezkoa da, patologiaren bat ager ez dadin eta etorkizunean konplikaziorik sor ez dadin.

Arazo ohikoenak hauek izaten dira: oinetako alterazioak, larruazaleko eta azazkaletako alterazioak, behatzen posizio txarra eta oinetako azalaren deshidratazioa.

podologa cuidando pies de clienta