Grupo de personas realizando ejercicios de TAi Chi en un parque
Grupo de personas realizando ejercicios de TAi Chi en un parque

Urteko ikastaroak

Urtean zehar era askotako ikastaroak egiten dira elkarteetako kideentzat.
Jarduera horietan harreman- eta ikaskuntza-inguruneak sortzen dira, non pertsonek trebetasunak trukatzen, gaitasun berriak aurkitzen, ikasten, ausartzen eta, batez ere, elkarrekin gozatzen baitute.

grupo grande de personas haciendo ejercicios en el parque de Cristina Enea

Martxa nordikoa

Ongizatea ematen du eta sasoia hobetzen du artikulazioak zigortu gabe. Teknika on batekin, askoz eraginkorragoa da makilarik gabe ibiltzea baino. Oxigeno-hornidura handitzen du, garondoko eta zerbikaletako tentsioa erlaxatzen du, estresa ezabatzen du eta sistema immunologikoa indartzen du.
Un hombre interactuanod con una tablets

Entrenamendu kognitiboa tabletekin

Gaitasun kognitiboen entrenamendua (kalkulua, praxiak, funtzio exekutiboak…), gailu digitalen bidez (tabletak), pertsona bakoitzaren denborak, erritmoak eta gaitasunak errespetatuz, teknologia hurbildu eta adimena lantzen dugu!
Dos personas colocando mosaicos, trabajando sobre una mesa

Mosaikoak

Eskuzko jarduera hontan sormena eta kontzentrazioa lantzen ditugu tresna erraz eta erabilerrazen bidez. Materialak, ideiak eta diseinuak partekatzen dira. Hori guztia dela eta, ilusioz beterik gaude, eta elkarrekin inspiratuko gara mosaiko berriak apaintzeko diseinu berrien bila.
Mujer practicando yoga en postura de estiramiento en el suelo

Yoga

Ariketa fisikoak eta arnasketakoak egiten ditugu, oinarrizkoak eta aurreratuak, gure bizi-kalitatea hobetzeko, osasuna, ezagutzak eta tresnak eskainiz eguneroko bizitzan erabiltzeko.
Tres personas sentadas en una silla realizando ejercicios de piernas

Pilates aulkian

Praktika honekin indarra eta malgutasuna hobetzen ditugu. Ariketa errazak egiten ditugu, arnasketa koordinatuz eta praktika edozein egoera fisikotara egokituz. Aulkia posturaren euskarri gisa erabiltzen dugu, errazago egiteko.
Grupo de personas moviéndose por una sala

Antzerkia

Interpretazioaren bidez sormena sustatu eta besteekin komunikatzeko modua hobetzen da. Berezkotasuna, talde-lana eta gorputz-adierazpena lantzen ditugu.
Dos personas escribiendo en un cuaderno sobre una mesa

Nirekin kontatzen dut

Istorioen inguruko topaketa- eta gozamen-tailerra, besteak ezagutu eta ezagutzeko, eta nirekin kontatzen dudala konturatzen banaiz, hau da, nere burua zaintzen dudala, baloratzen naizela, orduan kontatuko dut zurekin.
Grupo de personas haciendo Tai Chi en un parque

Tai Chi

Oso teknika erraza da mugimendu leun eta geldiekin jarraitzeko, pixkanaka hauen intentsitatea handitzen dijoalarik. Mugimendu horiek muskuluen indarra hobetzen laguntzen dute, eta sistema kardiobaskularrak eta arnasketa-sistemak indartzen dituzte. Gainera, jarduera lasaigarria da.
Manos sujetando un móvil

Mugikorrak

Mugikorrak erabiltzen ikasteak gero eta maizago gure artean dauzkagun teknologia berriak kudeatzea errazten du, hainbat zerbitzutara iristeko eta komunikazioa edo entretenimendua erabiltzeko.
Grupo de personas bailando sevillanas

Sevillanak

Dantza honekin gorputz osoa mugitzen dugu, musika ulertzeko entzumena fintzen dugu, eta koordinazioa lantzen dugu, fisikoki zein mentalki arin mantentzen lagunduz. Bestalde, arima alaitu eta denbora-pasa dibertigarria egiten dugu.
Primer plano de un hombre cantando con una partitura en la mano, de fondo varias personas

Abesbatza

Kantatzean, adierazteko eta gozatzeko bide gisa baliatzeaz gain, lagunekiko konfiantza eta kohesioa indartzen ditugu, denok batera abesteko erritmo berean joan behar baitugu. Aldi berean, kontzentrazioa eta memoria hobetzen ditugu.
Grupo de personas realizando gestos con el cuerpo, en una sala interior

Gorputza eta mugimendua

Hainbat ariketaren bidez (dantza sortzailea, antzerki fisikoa, emozioei buruzko lana, talde-mugimendua, inprobisazioa, erlaxazio-ariketak, dantzatutako elkarrizketak, clowna…), non pertsona bakoitzaren gorputza eta ahotsa oinarri diren, pertsona bakoitzaren eta besteen arteko topaketa lantzen dugu.
Mujer cosiendo sobre una mesa

Joskintza eta patroigintza

Josturak, beste edozein eskuzko teknikak bezala, erlaxatu egiten gaitu eta gure sormen-gaitasuna hobetzen du. Estresa arintzen digu, eta motrizitate fina eta koordinazioa lantzen ere laguntzen digu.
Varias personas tumbadas en el suelo sobre una colchoneta, levantando las piernas y con una balón entre los pies

Pilates

Praktika honekin indarra eta malgutasuna hobetzen ditugu. Ariketa errazak egiten ditugu, arnasketa koordinatuz eta praktika edozein egoera fisikotara egokituz.
Mujer frente a un ordenador portátil

Informatika

Gaur egun, teknologia berriak erabiltzen ikastea oso konpetentzia garrantzitsua bihurtu da, eta horri etekina atera diezaiokegu gure gizarte-elkarreraginak hobetzeko, entretenitzeko beste modu batzuk eskuratzeko eta gero eta gehiago nagusitzen diren hainbat kudeaketa digital egin ahal izateko.
dos personas haciendo punto

Lanak

Jarduera lasaigarria, gainera, eskuzko trebetasuna eta estimulazio kognitiboa errazten dituena. Hori guztia, elkarrizketa eta taldearekiko harremana sortzen diren giroan.

Mendi-ibiliak

Aire zabalean kirol aerobikoa egiteak onura ugari ekartzen dizkio osasun fisikoari eta gogo-aldarteari. Irteerak egiten ditugu inguru hurbiletik naturaz gozatuz.
varias personas tocando las castañuelas y riendo

Kaskainetak

Kaskainetak jotzen ikastea jarduera dibertigarria eta oso positiboa izan daiteke. Esku eta besoetako muskulatura eta koordinazioa garatzen ditugu, belarria zorrozten dugu eta erritmoa lantzen dugu. Gustuko dugun musika genero baten bidez adierazten dugu geure burua.
Grupo grande de personas bailando por parejas en una sala

Dantzak

Lerroko dantza | Areto-dantza | Dantza latinoa
Dantzatzea jarduera dibertigarria, atsegina eta askatzailea da. Baina, gainera, onura ugari ezkutatzen ditu. Arrazoi asko daude musikarekin mugitzeko, bai osasun mentalerako bai fisikorako.

Grupo de personas alrededor de una mesa, tomando apuntes

Hizkuntzak

Euskera | Ingelesa | Frantsesa | Italiera

Hizkuntza bat ikasteko modurik onena praktikatzea da. Klase hauetan entzumena, irakurketa eta idazketa lantzen ditugu, eta ikaskideekin euskaraz hitz egiten dugu, motibazio bera partekatuz.

Grupo de personas bailando en fila en una sala

Euskaldantzak

Mugikortasuna eta koordinazioa hobetzeko jarduera fisiko ezin hobea, taldeari alaitasuna ematen dion musika biziarekin batera.

Arnasketa

Klase honen helburua erlaxatzen ikastea da, oinarrizko ariketa fisikoak arnasketa egokiarekin konbinatuz, ongizatea eta lasaitasuna emanez.
grupo de personas practicando gimnasia en el exterior

Gimnasia

Ariketa fisikoa maiz egiteak bizitasuna ematen digu, eta gure osasun fisikoa eta kognitiboa hobetzen ditu. Beste pertsona batzuekin batera jarduera egiteak, gainera, soziabilizazioa eta gure ongizatea hobetzen ditu.
Varias personas pintando dibujos sobre una mesa

Eskulanak

Eskuz egiten diren objektuek gure eskuen mugikortasuna hobetzen dute, indarra eta elastikotasuna galdu gabe. Gainera, ongizatea ematen digu zeregin motibagarri bat eginez.
Dos mujeres sentadas relajándose con las palmas de las manos juntas

Meditazioa

Klase honetan Meditazio estilo ezberdinak lantzen ditugu, Postura fisikoa zein mentala landuz; Dinamika, jarraibide gidatuen bidez, Buruaren Isiltasuna garatzea bilatzen dugu; eta Konponbidea, gure barnetik azalpena bilatuz.  
Personas conversando en una mesa

Bihotz-topaketak

Taldean, laguntza, errespetua, jarrera ulerbera eta positiboarekin, gaur egun adineko gisa eragiten diguten hainbat gai lantzen dira. Gizarte-harremanak, bakardadea, bizitzaz gozatzeko modu berriak… jorratuko ditugu.  

Marrazketa eta pintura

Sormena sustatzen dugu, arte-adierazpenaren bidez norberaren gogobetetasuna hobetuz. Gainera, motrizitate fina lantzen dugu zehaztasun ariketak egiteko.
Grupo de personas sentadas en una silla movilizando las muñecas y las manos

Berreskuratzeko gimnasia

Klase honetan ariketa arinak egiten ditugu, esfortzu handirik gabekoak, baina gure gaitasun fisikoa hobetzen laguntzen digutenak. Ariketa aerobikoak, malgutasunekoak, koordinaziokoak eta indarrekoak egiten ditugu.
grupo de personas haciendo ejercicios de memoria

Oroimena

Narriadura kognitiboaren prebentzioa garuneko entrenamendu-jardueren bidez. Adinak ez du oztopo izan behar gauza berriak egiteko, eta garuna ariketak egitera ohitzeak , arin mantentzeko eta oroimen-arazoak atzeratzeko aukera ematen du.
manos amasando

Sukaldaritza

Elikadura orekatua funtsezkoa da bizimodu osasungarria izateko. Elikadurari buruzko oinarrizko gomendio batzuk jarraitzea komeni da, prestakuntza eta praktika pilula txikien bidez.
Varias personas riendo a carcajadas

Barreterapia

Ariketa, jolas eta teknika espezifikoen bidez, parte-hartzaileek barre egiten dute, modu espontaneoan eta kanpoko arrazoirik gabe, eta horrek estresa, antsietatea eta tentsioa murrizten laguntzen du. Barreterapiaren helburua da pertsonek egungo uneaz gozatzea, tentsioak askatzea eta barrearen onurak esperimentatzea, ongizate fisiko eta mentalerako.

Una persona tomando notas, tiene unas cartas del Tarot a sobre la mesa

Tarot-a

Pertsonek taroteko kartak interpretatzen eta haien sinbolismoa ulertzen ikastea da helburua. Tailer horietan, tarotaren historia, karta-sorta motak eta kartak nola egituratzen diren azaltzen da, baita karta bakoitzaren konbinazioak eta esanahiak ere. Parte-hartzaileek irakurketa errazak egiten ikasten dute, beraientzat edo beste batzuentzat.

varias plantas en medio del campo

Sendabelarrak

Gure inguruko landareak aztertzea, eta osasun-arazo ohikoenetan nola erabili ohi diren aztertzea. Ezagutzen ikasteko irteera eta ibilaldiekin. Oligoelementuak, bitaminak, aminoazidoak, ortomolekularra eta abar nola erabiltzen diren jakiteaz gain, osasunerako erremedio difrenteak ere aurkituko dira.

Grupo de personas jugando al ajedrez por parejas

Xakea

Xakearen oinarrizko arauak, estrategiak eta taktikak irakasten dira, pentsamendu kritikoaren garapena, kontzentrazioa, erabakiak hartzea eta arazoen ebazpena sustatzeaz gain. Sozializazioa eta talde-lana bultzatzen dute, askotan parte-hartzaileen arteko partidak jokatzen baitira, baita txapelketak ere.

Dos personas intercambiando una pelota y riéndose

Musika tailerra

Musikak aldartea hobetzen du, estresa gutxitzen du eta emozioen adierazpena errazten du. Instrumentuak erabiltzeak memoria, koordinazioa eta kontzentrazioa estimulatzen ditu, eta gaitasun kognitiboak eta mugimen-trebetasunak sustatzen ditu. Instrumentu bat jotzeak sormena, diziplina eta pazientzia sustatzen ditu, eta, aldi berean, gizarte-interakzioa eta talde-lana bultzatzen ditu.

Una mujer apoyada sonre una mesa con partituras

Solfeoa

Partiturak irakurtzeko gaitasuna hobetzeaz gain, entzumena ere zorrozten du, erritmoaren zentzua areagotzen du eta konfiantza handiagoz jo eta abesteko aukera ematen du. Arreta eta kontzentrazioa mantentzen laguntzen du, eta sormena sustatzen du.  

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan izena eman nahi duzuen elkartearekin