Etxe lagunkoia

Etxe lagunkoiaren dekalogoa eraikitzen

Hausnarketa bateratutik, gure espazioen adiskidetasunean kontuan hartu beharreko hamar ezaugarri identifikatzen ditugu, Etxe bakoitzak bere indarguneak eta hobetzeko eremuak aztertu, eta ekintza-proposamen zehatzak sortzeko aukera izan dezan.

Giro eta harreman atseginak

Errespetuzko tratua eta modu egokiak dira nagusi gure zentroetako pertsonen artean.
Elkarrizketarako eta elkarri laguntzeko disposizioa nabarmen da
Ate irekien zentroaren kultura dago.

Barne-kudeaketa eta kudeaketa parte-hartzailea

Batzordeak antolatzeko gaitasuna du, horretarako baliabide nahikoak ditu, eta profesionalekin koordinatzen da, zentroa behar bezala kudeatzeko.
Bazkideengandik hurbil dago, eta horiek erabakiak hartzen parte har dezakete horretarako sortutako guneetan.

Bazkide konprometituak

Bazkideak zentroaren eguneroko jardunean inplikatzen dira eta Batzordeak jardueren kalitateari, interesei edo beharrei buruz etengabe egiten dituen zundaketetan parte hartzen dute.

Profesional enpatikoak

Zentroak eskaintzen dituen jardueretara edo zerbitzuetara joaten diren pertsonen inplikazioa, arreta pertsonalizatua eta zainketa nabarmentzen dira, eta etxeko bizikidetzan paper garrantzitsua betetzen dute.

Jarduera erakargarrien programa

Jarduera berri eta erakargarriak eskaintzeko borondatea dago. Programa askotarikoa, irudimentsua eta bazkideek erakutsitako behar eta eskarietara egokitua da.

Espazio irisgarriak eta erosoak

Batzordeek etengabeko lana egiten dute instalazioen erosotasuna eta mantentze egokia zaintzeko.
Etengabe hobetzeko ekintzak egiten dira, espazio irisgarriak, erosoak eta seguruak eskaintzeko.

Jarrera solidarioa ahulenekiko

Arreta handiz begiratzen diegu egoera ahulenean dauden adineko pertsonei, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin harreman zuzena izanez eta pertsona horiek zentroak eskaintzen dituen zerbitzu eta jardueretan integratzea bilatuz.

Ingurunearekiko elkarreragina

Auzoko eragileen artean etengabeko lankidetza eta komunikazioa dago: farmaziak, dendak, elkarteak.
Elkartea auzoari irekita dago, eta inguruko baliabide komunitarioak ere erabiltzen dira.

Barne- eta kanpo-komunikazio ona

Informazioa kudeatzeko tresna onak ditugu, zentroaren beharretarako berariaz diseinatutako programa informatiko batekin.
Bazkideei elkartearekin eta haren jarduerekin lotutako guztiaren berri ematen diegu.

Sareko lana

Etengabeko harremana eta laguntza dago Etxearen, Batzarren eta Udalaren artean, kezkak eta beharrak partekatu ahal izateko.
Elkarteen artean ere komunikazio ona dago, ideiak, arazoak eta proposamenak kontrastatzeko.