Giza Filmotekak nahi gabeko bakardadeari buruzko hausnarketa kolektiboa inspiratu du Donostiako hainbat auzotan
Añorga, Aiete, Altza, Intxaurrondo, Amara Berri, Egia eta Parte Zaharreko Jubilatuen Elkarte ezberdinetako 100 adineko pertsona baino gehiagok parte hartu dute gaur egungo erronka sozial handienetako bat ardatz duten hainbat hausnarketa topaketetan: nahi gabeko bakardadea.

Topaketa hauen abiapuntua Giza Filmotekaren mikrodokumentalen biltegia izan da, Ados Antzerkiak nahi gabeko bakardade egoerak bizi dituzten pertsonekin elkarlanean sortua.

Ikus-entzunezko pieza hauen bidez, parte-hartzaile bakoitzak bere eguneroko bizitzako pasarteak erakustsi ditu eta bere inguruari eta munduan bizitzeko duen moduari buruzko begirada pertsonala eskainu du.

Ekimenari esker, esperientziak partekatu, elkarrizketa ireki eta aukera kolektiboen inguruan elkarrekin pentsatu ahal izan dugu, errealitate horri esparru komunitariotik aurre egiteko. Horretarako, nahi ez den bakardadea ikusarazten duten mikro-kontakizunen bidez esperientziak partekatu ditugu, loturak, komunitatea eta ongizatea sustatuz.

Mikro-kontakizun horiek sentsibilizazio eta elkarrizketa tresna gisa balio izan dute, eta gero eta adineko pertsona gehiagori eragiten dion errealitate baten aurrean loturak nola sendotu, laguntza sareak nola aktibatu eta erantzun komunitarioak nola eraiki galdera berriak sortu dituzte.