Hondakinak bereizteko edukiontziak jarri dira hainbat jubilatu etxeetan
Donostiako Ingurumen sailak, Gizarte Ekintza sailarekin eta hainbat jubilatu elkarterekin elkarlanean, jubilatu etxeetan hondakinen kudeaketa jasangarriarako edukiontziak ipini ditu.

Jantokietan papera, ontziak, organikoa eta errefuxa bereizteko ontziak ipini dira, eta erabilera anitzetako geletan papera eta ontziak bereiziko dira hemendik aurrera.

Ekimenak harrera ona izan du eta juntak pozik agertu dira, ingurumena babesteko pausotxo honekin.

Parte hartu duten elkarteak: Gure Bizitza (Amara Zaharra), Guardaplata (Bidebieta), Gure Babesa (Loiola), Intxaurralde (Intxaurrondo), Aterpea (Bidebieta/Herrera), Goiko Galtzara (Aiete), Kai Alde (Parte Vieja), Toki Atsegina (Antiguo), Egunsentia Berri (Amara-berri), Lurrargi (Martutene).