Ikasle gazteek laguntza digitala ematen diete auzoko adinekoei: Egia

2023an eta 2024an, hiruhileko batean, María Reina ikastetxeko DBHko lehen mailako ikasleek hainbat adinekori lagundu diete taldean, baina aldi berean banaka (gazte bat edo bi adineko batekin), bakoitzak bere mugikorrarekin zituen zalantzak argituz.
grupos de jóvenes y mayores alrededor de una mesa

Errespetua, hurbiltasuna eta motibazio handia nabarmendu dira Egiatarra Elkartean garatu diren hiru hilean behingo topaketa hauetan, Lauraren Plus 55 aisialdi eta denbora libreko udal-programaren dinamizazioari esker.