Kafea Alexarekin

Zerbitzuak, produktuak, programak eta ekimenak digitalizatzen dira. Baina, pertsona guztiengana iristen ari al dira digitalizazio horren aukerak?

Kafea Alexarekin sortu da, ahots-teknologiak digitalizaziorako sarbidea erraztu diezaiekeen ikusteko, gure bizitzako esparru guztietan gertatzen ari diren aurrerapen teknologikoez gozatu ezin dutela sentitzen duten pertsonei.

Horretarako, Donostiako Bidebieta auzoko adinekoen bi elkartetara hurbildu ginen: Aterpea eta Guardaplata elkarteetara, eta proposatu genien elkarrekin hausnartzea zer ahalmen duten ahots-gailuek eten digital hori murrizteko.

Kafea Alexarekin ahots-teknologiaren inguruko beharrak eta aukerak identifikatu ahal izan ditugu; halaber, oraindik bide luzea du arrail digitaleko egoeran egon daitezkeen pertsonen nahiekin benetan konektatzen duen aukera izateko. Elkarrekin egiaztatu dugu ekitate digitalerantz aurrera egiten jarraitzeak konfiantza lantzea, askotariko pertsonen arteko konexioa erraztea eta teknologia komunitario gehiago eta hobea esploratzeko eta diseinatzeko espazioak sortzea dakarrela.

EZAGUTU PROIEKTUA BIDEO HONETAN: