Komunitatea eta konexioa musikaren bidez Gazte eta Nagusien artean
Ostegunetan Gure Bizitza elkartean, batzuetan Musikeneko lehen eta bigarren mailako ikasleek eta beste batzuetan kontserbatorioko ikasleek “entsegu-emanaldia” egiten dute, beldur eszenikoa galtzeko asmoz.

Oso harrera ona izaten ari da ekimen hau, astero musikari gazte hauen bidez musikaz gozatzen duten 30-40 lagun bilduz.