Mirada Activa eta Una Asociación que cuida ekimenen boluntarioen I. Topaketa
Aitona-amonen Etxea eta Gure Egun Sentia Elkarteko bi talde hauek osatzen dituzten boluntarioek menu baten inguruan topo egin zuten modu informalean, lehen aldiz hitz egiteko eta esperientziak partekatzeko.

Elkar ezagutu zuten, eta beren taldeetan egiten dituzten zereginak eta jarduerak zehaztu zituzten. Bi kasuetan helburu bera dute: adinekoei telefonoz laguntzea eta elkartera hainbat unetan hurbiltzeko gonbidapena egitea. Horretarako, giro lasaia sortu zuten, arreta eta zaintza berezikoa. Batzuetan urtebetetzea ospatzeko, beste batzuetan merienda berezi baten inguruan.

dos mujeres sonriendo y con gesto de amistad