Urriak 1: Euskadiko adinekoen lehen topaketa

Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, joan den urriaren 1ean Adinekoen Euskadiko Lehen Topaketa ospatu zen Durangon.

Euskofederpenek eta federazio hori osatzen duten elkarteek, Bizkaiko Nagusiak, Gipuzkoako Agijupens eta Arabako Lau Dorreak elkarteek antolatuta, 230 gizarte zentro gonbidatu zituzten guztira, eta 65 urtetik gorako mila eta berrehun pertsona inguruk hartu zuten parte.

Ekitaldiaren itxiera Iñigo Urkullu lehendakariak egin zuen, “Bizitza-luzera berria, euskal gizarteak aurrean dituen erronkak eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren ezarpena” ardatz hartuta, aurten 75. urteurrena ospatzen duena.