XXIV. Martxa arautua, Lurrargi elkarteak dinamizatua
2024ko maiatzaren 4an, larunbata, Martutene auzoko Lurrargiren XXIV. Martxa Arautua egin zen.

Urtero egiten den ekitaldi honetan, Martuteneko Lurrargi elkarteko adineko pertsonak parte hartzera gonbidatzen dira, Donostiako eta eskualdeko elkarteetako beste pertsona batzuekin batera. 10 km inguruko ibilbidea egiten da, elkartetik Kristina Enea parkeraino eta itzulera, Loiolako Gure Babesa elkartean geldialdia eginez.
Martxan parte hartu zuten 80 lagunek baino gehiagok, amaieran, Lurrargiko boluntarioek prestatutako hamaiketako merezituaz gozatu zuten, eta parte-hartzaile bakoitzari Martxaren domina eman zitzaion.

Eskerrik asko Lurrargi elkarteari eta martxa hau posible egiten duten pertsona guztiei, baita parte hartzera animatu diren guztiei ere.

Datorren urtean berriro elkartuko gara!