Aldapa – La cuesta
Santa Barbara auzoko Jose Manuel Varona Jubilatuen Elkarteko gorputz eta mugimendu espresiboko tailerreko emakume taldearekin egindako proiektu artistikoa.

Egunerokoaren aldapak, igoerak eta jaitsierak ospatzeko, modu berri batean erakutsi nahi da eguneroko bizitzako “aldapek, igoerak eta jaitsierak” (benetakoak zein sentitzen ditugunak) erakusten digutela zein indartsu eta gai garen datorrenera egokitzeko.
Ekimen honek erakutsi nahi du pertsonak, aldapa piko bat gainditzen duten bezala, gai direla bizitzak aurkezten dien guztiari aurre egin eta egokitzeko. Gizakiari datxekion indarra ospatzeko modu bat da.