Bizipoza
Donostiako Egia auzoan egun berezia bizi izan zen joan den igandean, maiatzaren 11n, Bizipoza ekimenari esker. “Aniztasunaren aldeko igandea” lelopean, aniztasuna bizikidetzaren funtsezko balioa dela ospatu zuten herritarrek. Goizeko lehen ordutik, giro atsegina eta alaia izan zen nagusi.

Parte hartu zuten kolektiboen artean, Egia auzoan errotuta dagoen Txoko Berri Jubilatu eta Pentsionisten elkartea nabarmendu zen. Angeli, Chelo, Lourdes eta Iñaki bazkideek ordezkatuta, “Hoy por ti, mañana por mí” mezuarekin, aniztasunarekiko inplikazioak eta bizitza komunitarioak ez duela adinak ulertzen erakutsi nahi izan zuten. Kolektiboak auzoarekin duen konpromisoaren erakusgarri joan ziren, eta jende gehiagok elkartearekin bat egiteko gonbita egin zuten. Acudieron como muestra del compromiso del colectivo con el barrio y también, para invitar a que más personas se sumen a la asociación. Jardunaldian zehar, Txoko Berrin egiten dituzten ekintzei buruzko informazioa partekatu zuten: hitzaldiak, ikastaroak, jolasak, topaketak, azken finean, ikasteko eta elkar laguntzeko uneak; dena “auzoa egiteko” nahitik.