Altza auzoko haurtxokoa eta adinekoen elkarteak
Erlauntza izeneko profesional taldearen bidez (auzoetako pertsonen kalitatea hobetzearen alde, elkarren arteko lankidetza zaintzen duten auzoko profesionalak), Altza auzoan haurrak eta adinekoak konektatzeko ideia sortu zen.

Uda aprobetxatuz, umeek oporrak nolakoak izango ziren idatzi eta marraztu zuten, eta euren mezuak auzoko adinekoen Elkarteetan eman zituzten: Bellavista, Nao etxea eta JM. Varona, elkarte hauetako memoria talde ezberdinetako partaideen bitartez, haurrenganako korrespondentzia bat egon zedin, helduek haurtzaroan oporrak nola bizi zituzten edo gaur egun egiten dutena.