Bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko prestakuntza
Bi urtean behin, Donostiako Udaleko Osasun Sustapen Sailaren bitartez eta DYAren eskutik, erretiratutako adinekoen elkarteek, “Bizitza bat salbatzea, zure esku egon daiteke” lelopean egiten dute prestakuntza hau.

Iraila eta urria bitartean, Altza, Intxaurrondo, Aiete, Antiguo, Añorga, Amara-Berri, Alde Zaharra eta Igeldo auzoetako 8 elkartetako 135 pertsonak (adinekoak eta zerbitzu ezberdinetako profesionalak) parte hartu dute.