Guardaplata josketa tailerraren bideoaren “Echar un cable en 90” lehiaketan bigarren saria
Maialen Gil gazteak Bidebieta auzoko Guardaplata Elkarteko joskintza tailerreko emakumeekin elkarlanean egindako ikus-entzunezko lanak bigarren saria eskuratu du Ongizate Mundu Egunaren harira Kultura Ipurtarinek eta Iberdrolak antolatutako “Echar un Cable en 90” mikrozineme lehiaketan.

Lehiaketa honek gehienez 90 segundoko bideo batean istorioak kontatzera gonbidatzen du, komunitatean ongizatea eta bizikidetza sustatzen dituzten keinu txikiak eta laguntza-sareak ikusarazteko. Maialenen eta joskintza taldearen proiektuak, hain zuzen ere, balio horiek islatzen ditu, belaunaldien arteko lankidetza eta elkarren arteko laguntza balioan jarriz.

Guardaplata elkarteak sari hau ospatzen du, bere kideekin egindako lan artistiko eta soziala balioan jartzen duena, adinekoen ongizatearekiko eta parte-hartze aktiboarekiko konpromisoa sendotuz.

Esteka honetan ikus dezakezu saritutako bideoa