KUKUk Inpaktu Sozialeko Proiektu Onenaren Saria irabazi du Sidneyko Good Design Award sarietan
Joan den urriaren 17an, KUKUko partaideak ezohiko berri bat ospatzeko bildu ziren: KUKUk Inpaktu Sozialeko Proiektu Onenaren saria jaso du Sydneyn (Australia) ospatutako Good Design Award entzutetsuetan. Nazioarteko aitorpen honek proiektua munduko mapan kokatzen du, eta gizartean duen eragina eta balio berritzailea nabarmentzen ditu.

KUKU proiektua Guardaplata Elkarteko adineko pertsonen parte-hartze eta ekarpen aktiboari esker izan da posible, haien inplikazioa funtsezkoa izan baita proiektuaren garapenean, bilakaeran eta irismenean.

Lorpen hau posible egin duten pertsona guztiak gonbidatu, eskertu eta balioan jartzeko balio izan zuen topaketak. Ospakizun kolektiboko unea izan zen, eta inplikatutako pertsona guztien ahalegina, sormena eta konpromisoa nabarmendu ziren.

Ikusi informazio gehiago lotura honetan