Igeldoko historia eta istoriak liburuaren aurkezpena
Joan den ekainaren 20an, Javier Iraola Gabilondok idatzitako Igeldoko historia eta istoriak liburua aurkeztu da.
Portada del libro Igeldoko historia eta istoriak

Liburu honek Igeldori eta igeldoarrei buruzko mila argazki eta hamaika bizipen eta istorio biltzen ditu.

Javier Iraola Igeldoko Jubilatuak elkarteko bazkidea da, eta berak bezala, beste hainbat adineko bazkidek ere euren baserrietako istorioak eta irudiak partekatu dituzte, Igeldoko historia eta istoriak gaur egun errealitate izan daitezen. Igeldoko jubilatuak elkarteak ere parte hartu du proiektuan.

Argitalpenak 560 orrialde ditu, eta bi zatitan banatuta dago: lehenengoan, 119 etxe eta baserriri eta horietan bizi izan ziren familiei buruzko informazioa jasotzen da; bigarrenean, Igeldorekin lotutako beste gai batzuk lantzen dira: harriak, eskola, gerra, harrobiak, iturriak, jaiak, kirolak, ondarea, etab.