Lurrargi 2023 martxa
Joan den larunbatean, maiatzak 6, Lurrargiren XXIII. Martxa Arautua ospatu genuen.

Martuteneko Lurrargi Jubilatuen Elkarteak antolatuta, 100 parte-hartzaile baino gehiagok 8 kilometro inguruko ibilbidea egin genuen elkartetik Kristina Enea parkeraino, eta Urumeako pasealekuetan barrena itzuli ginen.

Lurrargiren elkarteko partaideez gain, Donostiako eta Gipuzkoako adinekoen beste 14 elkartetako ordezkariak ditugu: Gure Bizitza, Jatorra, Guardaplata, José Manuel Varona, Gure Kabia, Gure Babesa, Aterpea, Aitona Amonen Etxea, Bixi-Bixi, Egiatarra, Galtzaur, Nao Etxea, Txoko Berri eta Uliatarra.

Martxa ordu gehixeagotan egin ondoren, Lurrargi elkartera itzultzean, bertaratutakook hamaiketako eskuzabal batez eta dominen banaketaz gozatu genuen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako guztiei parte hartzeagatik eta, bereziki, Lurrargiko boluntario guztiei, urteko martxa polit hau posible egiteagatik.

Datorren urtean ikusiko dugu elkar!